www.meteoalarm.eu Europako edozein lekutan gertatu daiteken muturreko eguraldi egoera baten aurrean prestatuak egoteko, informazio garrantzitsuena ematen digu.
  • Eguraldi zatarreko fenomeno bat gertatzeko posibilitatea jakinaraziko digu, adibidez, uholde arriskua egongo den euriteak, erauntziak, haizeteak, bero handiak, suteak, lainoak, elurteak (bisutsak barne) edo hotz handiak ; gainera, fenomeno eraginari buruz edo eguraldi txarragatik, adibidez elurroldeak, basoko suteak edo muturreko kosta fenomenoak jakinarazten digu.
  • Begirada baten bidez, jakin daiteke Europako zein lekutan egon daitekeen eguraldi arriskutsua. Web orriko mapetan erabiltzen diren koloreek, arriskuaren garrantzia eta izan ditzakeen ondorioak azaltzen dizkigu. Europako mapan, herrialde partaide bakoitzak, momentuko oharretan agertzen den maila altueneko kolorea edukiko du. Herrialde bat aukeratuz gero, ohar nazional eta erregionalak ikusiko dira.
  • Gehinezko alerta-mailei elkartutako koloreentzat (laranja eta gorria) lurralde-informazioari piktogramak eransten zaizkio, arrisku potzentziala ekar dezakeen eguraldi motaren ideia ematen duena, hain zuzen ere. Saguarekin herrialdeko edozein eskualde aukeratuz, arrisku altuenen informazio zehatzagoa aurkituko da.Zenbat denboratan espero den fenomenoa jasotzea edo beste ezaugarri batzuk, intentsitatea adibidez barne hartuta dago. (pilatutako elur kopurua, etab.).Maila erregionalean ikusi daitezkeen irudiak, fenomeno eta ahalezko arriskuarekin lotuta egongo dira.
  • www.meteoalarm.eu gaurko edo biharko eguraldiaren informazioa hautatzeko aukera emango dizu. Herrialde bakoitzak igorritako ohar idatziez zehaztasun gehiago jakin nahiez gero, Herrialdeko Meteorologi Zerbitzu Nazionalarekin konektatzeko aukera egongo da, saguarekin logotipoa hautatuz.
  • www.meteoalarm.eu Europako herrialde askoren Meteorologi Zerbitzu Nazionalek publiko eta ofizialek sortutako muturreko eguraldiaren informazio garrantzitsua biltzen duen Web orria da. Europa guztirako interpretazio koherente, ahal den unibertsalizatuena izateko.
  • www.meteoalarm.eu EUMETNETek garatua izan da, Meteorologi Zerbitzu Europar sarea. Ekimen hau Mundu Meteorologi Organizazioak (OMM) gogorki babesten du.

Herrialdeak:

Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Eslovaquia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, Islandia, Irlanda, Italia, Kroazia, Letonia, Luxenburgo, Norvegia, Portugal, Rumania, Suedia, Suitza, Txekiar Errepublika, Zipre
Hizkuntza aldaketa:  | BG | BS | CZ | DA | DE | EE | EN | ES | ES | ES | FI | FR | GR | HE | HR | HU | IS | IT | LT | LV | ME | MK | MT | NL | NO | PL | PT | RO | RS | SE | SK | SL | VA