Meteoalarm.eu aurten Ekialderantz gehiago zabalduko da

Meteoalarm orain dela urte bat guztiz eragile dago. Bisiten zenbakia eta emaitza positiboak kontuan izanik badirudi erabiltzaile batzuen beharrak betetzen ari garela. Web lekua multzo-ikuspegia eskaintzen du eta baita ere Europan eguraldiaren egoera esanguratsuei buruzko xehetasunak ere.

Eguraldi gogorrari buruzko abisuak Europarako, Meteoalarm.eu-ren bitartez Meteoalarm webgunea da, jendeari Europako eguraldi gogorraren inguruan ohartarazteko diseinatua. Europako 30 herrialdetik gora koordinatu dira www.meteoalarm.eu garatzeko. Munduko Meteorologia Erakundearen barruko Eumetnet Europako zerbitzu meteorologikoen sarearen ekimena da.

Herrialde gehiago

Webgunearen arrakastak beste Zerbitzu Meteorologiko Nazionalen aldetik Meteoalarm elkartearekin bat egiteko desioa sortu zuen. Hau dela eta iada Txekiar Errepublika eta Eslovaquia 2008ko hasieran Meteoalarm-arekin batu ziren. Martxoaren 18tik 20ra Salzburgon bilera egin zen harrera emateko, beste herrialde batzuekin batera modu ofizialagoan sartzear daudenak. Urte honen zehar (2008) Meteoalarm Ekialderantz gehiago joko du. Salzburgon Estonia, Letonia, Kroazia, Rumania eta Esloveniarekin akordioak hartu ziren Mateoalarm-en sartzeko 2008an zehar.

Zer eskaintzen du www.meteoalarm.eu-k?
Jende guztiak ulertzeko moduko sistema da. Ikurrrak eta mapak erabiltzen ditu kolore-kode baten arabera, eta ia Europa guztirako eguraldi gogorreko fenomenoen azken alertak iragartzen ditu, ondorengo 48 orduetarako aurreikusitakoaren arabera. Europako edozein tokitan zaudela ere, informazio labur bat lagungarri gerta dakizuke zure bidaia —edo eguraldi gogorraren eraginpean egon daitekeen edozein jarduera— planifikatzerakoan. Esaterako, eurite larriek non eragin ditzakete uholdeak?;ba al dago elur-jausi arriskurik?; lainoak atzera al dezake nire hegaldia?; eguraldi lehor eta beroaren eraginez, handiagoa izan al daiteke basoan suteak gertatzeko arriskua? Kolore-kode batek lau alerta-maila irudikatzen ditu, eta herrialde bakoitzari kolore bat esleitu zaio maparen gainean: gorriak ohiz kanpoko arriskua adierazten du, baldintza meteorologiko arriskutsuen ondorioz. Hortik aurrera arriskua jaisten da: laranja, horia eta berdea, eguraldi gogorrik ez datorren adierazgarri. Gainera, webguneak grisen eskaladun mapa bat eskaintzen du koloreak bereizteko zailtasunak dituzten pertsonentzat.

Alerta-mailak sistema bateratu batean argitaratu dira. Egoera meteorologikoaren eta kalte posibleen arteko lotura argia ezarri da sistema horretan, baita kalte horiek saihesteko proposatutako portaera ere. Maila horietarako atalaseak aldatu egiten dira eskualde batetik bestera, esaterako elurte handi batek arazo eta kalte gutxiago eragiten dituelako Alpeetan Lisboan baino. Meteoalarm alerta-sistema nazionaletan sartzeko ataria ere bada: sakatu zerbitzu meteorologiko indibidualen logoaren gainean, zerbitzu meteorologiko nazionalen webguneak bisitatzeko, eta, bide batez, eskualde-informazioa eskuratzeko.

Nork erabil dezake www.meteoalarm.eu?
Zerbitzua Europari dagokio soilik, baina munduko herritar guztiei eskaintzen zaie, 17 hizkuntzatan. Negozio- edo turismo-bidaiarientzat onuragarri izango da, baina baita erakunde ofizialentzat ere, hala nola itsasoko eta mendiko salbamenduko zerbitzuentzat. www.meteoalarm.eu plangintza eraginkorragoa egiteko erabil dezakegu: negozioak presta daitezke beren eragiketetan eragina izan dezakeen eguraldi gogorraren arabera, eta larrialdi-zerbitzuek informazio eguneratua edukiko dute eskura. Europako telebistetako eguraldi-aurkezleek koloretako mapa erabil dezakete muturreko eguraldia nabarmentzeko.

Zer dela-eta www.meteoalarm.eu?
Gure klima aldatzen ari da, eta litekeena da muturreko eguraldia maizago agertzea, eta horrek bizitzarako arriskua eta ondasunetarako kalteak handitzea. Sarritan ekaitzek, uholdeek edo elur-jausiek hondamendiak eragin dituzte Europako hainbat tokitan, eta azken urte hauetako bero-boladen ondorioz milaka pertsona hil dira. Meteoalarm.eu iturburu bakuna da, eta Europako edozein tokitako baldintza meteorologikoen berri ematen du.

Jarraian, beren Zerbitzu Meteorologiko Nazionalen bitartez parte hartu duten herrialdeak zerrendatzen dira:

Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Eslovaquia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, Islandia, Irlanda, Italia, Kroazia, Letonia, Luxenburgo, Norvegia, Portugal, Rumania, Suedia, Suitza, Txekiar Errepublika, Zipre

----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Folleto Meteoalarm (pdf): Folder Meteoalarm
Folleto Meteoalarm (pdf): Brochure Meteoalarm
Xehetasun gehiago nahi izanez gero: persvoorlichting@knmi.nl o Harry Geurts y Cees Molenaars +31 30 2206 317 y +31 6 53 214 364.
Hizkuntza aldaketa:  | BG | BS | CZ | DA | DE | EE | EN | ES | ES | ES | FI | FR | GR | HE | HR | HU | IS | IT | LT | LV | ME | MK | MT | NL | NO | PL | PT | RO | RS | SE | SK | SL | VA