AINTZINSOLAS

EUMETNET, europear zerbitzu Meteorologiko Nazionalak biltzen dituen sarea da

EUMETNETek alor bat eskeintzen du lankidetza-egitasmoak antolatzeko bere kideen artean oinarrizko ihardun meteorologikoen alorretan, hala nola ikuste-sistemak, datuen prozesuak, predikziorako oinarrizko produktuak, azterketa eta garapena, formazioa…EUMETNETeko egitasmoen bitartez, bere Kideek bere gaitasun kolektiboa garatzen saiatzen dira ingurumenaren kudeaketaren alde eta eguraldiaren zaintza eta eskuragarri dagoen kalitate hobeko informazio meteorologikoa europear erabiltzaile guztiei ematea. EUMETNET bere baliabide kolektiboak modu eraginkorrago batez kudeatzeko balio du.

Meteoalarm Web orrialdearen erabilerarako adierazpen eta baldintzak (europear haspidetza)

Ohar Orokorrak
Meteolarm web orrialdearen helburua, jendeari arrisku meteorologiko potentzialei buruz eta europear eremu geografikoan bere zaintzari buruzko informazio-grafiko sistema bat eskeintzea da, Eumetnet-eko kideen haspidetza gisa lortutakoa (ik. http://www.eumetnet.eu.org/), Zerbitzu Meteorologiko Nazionalen (ZMN) Sare Meteorologiko Europearra, ZAMG (Zentralanstalt für Meteorologie und Geodynamik, Austriako Zerbitzu Meteorologiko Nazionala), ZMN partehartzaileen izenean, Meteoalarmaren kide bezala izendatuak.

Eumetnet/Meteolarmen datu eta informazioak, larrialdi, dei eta informaziorako zabaltzen dira, eta ez esplotazio komertzialerako. Ez ZAMG ez Eumetneteko kide diren beste Zerbitzu meteorologiko Nazionalak edo datu eta edukien beste emaileak ez dira arduratuko informazioan gerta litekeen edozein erru edo atzerapenaz, ez eta horren aurka hasitako inolako akzioaz.

Web orrialdearen erabilera
Meteoalarm-Web orrialdearen heltze eta erabilerak eduki eta baldintza hauen onarpena eskatzen du, zeinak eragina izango du berehala, orrialdearen lehenengo erabilera gertatu eta gero.

Meteoalarmeko kideek eduki eta baldintza hauek aldatzeko eskubidea daukate edozein momentuan aldaketa lerroan ipiniz. Erabiltzailearen ardura da lerroan agertutako informazioa jarraitzea halako aldaketen jakinaren gainean egoteko. Web leku honen erabilera jarraitua aldatutako baldintzen onarpenaren bermetzat jotzen da.

Meteoalarmeko kideek ahaleginak egingo dituzte ziurtatzeko Webaren bitartez emandako informazio eta datuak zuzenak direla bere argitalpen unean. Meteoalarm Webaren informazio eta datuak etengabeko aldaketa eta eguneraketetara daude.

Meteoalarmeko kideak ez dira arduratuko inolako kasuan, erabiltzaileak edo hirugarrenek hartutako kalte zuzen, zeharkako, ondoriozko, berezi edo adibidezko, edota datu hauen erabilera zuzena edo okerrak ekarritako galeraz.

Adimenezko Propietatea

Web leku honetan agertzen diren logoak marka erregistratuak dira.

Web gune honetan aurkezten den materiala Meteoalarm-kide guztien jabetzakoa da, eta egilearen eskubideen babesari lotuta dago.
Meteoalarm sistemak eskaintzen dituen ohar eta eguneratzeari buruzko informazio osoaren jabetza eta jabetza intelektualaren eskubideak Meteoalarm-eko kide guztiei dagozkie, zeintzuk informazioa eskaintzen duten, hain zuzen ere. Jendeak askatasunez web gune honen informazioa erabil dezake.
  • Zerbitzaile honetatik lortutako informazioa erabili baino lehen aurkezten diren datuen eguna eta ordua berebiziko arretarekin ikusi behar dira.
  • Berrerabilpenaren kasuan: informazio honen edukia ez da aldatu behar eta beti, EUMETNET-Mateoalarm informazioaren iturri gisa aurkeztu behar da, edo herrialde bakar baten informazioaren kasuan eskaintzen duen zerbitzu meteorológico nazionalari (internet-en erabiltzaileentzat, www.meteoalarm.eu-ekiko lotura gisa).Kontuan hartu beharko da zein ordutan emango den www.meteoalarm.eu-n. Informazio horniketak beti denbora errealean izan behar du, Meteoalarm-eko web tokiaren argitaratze eta berrerabiltzaileetako web tokien arteko atzerapenak 5 minuttik beheragokoak izan daitezen. Atzerapenak ez ditu inoiz 10 minutuak gainditu behar.
Hurrengo erantzunkizun deskarguaren argitaratzea eskatzen zaie berrerabiltzaileei: “Litekeena da atzerapenak egotea web toki hau eta www.meteoalarm.eu web tokiaren artean, denbora erraleko alerta mailetarako Meteorologia Zerbitzu Nazional parte hartzaileek argitaratzen dituzten bezala, mesedez erabil ezazu www.meteoalarm.eu.

Hirugarrenek lanak autore-eskubidepean dituztenean eta nagusiki web orrialde honen materiala erabiltzen dutenean, aipaturiko lanetan ohartarazi behar dute erantsitako materialaren iturriz, bai eta adierazi ere autore-eskubide babespean lotuta ez dageola. Informazio gehiago meteoalarm@zamg.ac.at lor daiteke.

Loturak
Meteoalarm Web orrialdeak beste Web orrialdeetara loturak dauzka beste ZMNek kudeatuta. Lotura hauek, soilik, jendearen erosotasun handiagorako sartzen dira eta Web leku horien edukiari buruzko Meteoalamaren baimenik suposatzen. Meteoalarmen kideenak ez dira arduratzen aipaturiko loturen edukiaz eta ez dira irakurpenak egiten bertan agertzen den informazioaren eduki edo zehaztasunarekin bat etorriz.

Zein informazio aurkezten da?
Hartuko den zaintza sistemaren produktua mapa geografikoek osatuko dute, kokapenari dagokion kolore guztiekin (larritasun-maila) parte hartzen duen estatu eta herrialde bakoitzaren barruan, estatu partehartzaileen gehiengoan erabilera ia berdin bat kontuan hautatuko larritasun egoeren talde estandar baterako. Kolorea iragarkitako egoeraren larritasuna adierazteko erabiltzen da, koloreen bidezko jarraiako errepresentazioaren bidez:

Berdea:
ez du behar atentzio berezirik egoera meteorologikoei buruz.

Oria:
Arrisku potentziala duen eguraldi meteorologikoa. Pronostikatzen diren gertaerak ez direla ohiz kanpokoak, baina arreta jarri behar zaie arrisku meteorologikopeko ihardunak garatzen direnean. Gomendatzen da espero diren egoera meteorologikoei buruz informatzea eta saihestu daitekeen edozein arriskura hadi egotea.

Naranja:
Eguraldia arriskutsua da. Ohiz besteko gertaera meteorologikoak pronostikatu dira eta gerta daiteke kalte material edo pertsonalak sortzea. Oso adi egon behar da eta xehetasunez informazioa edukitzea espero diren egoera meteorologikoei buruz. Oso adi egon saihestu daitezkeen arriskuekin. Aginteen edozein gomendio jarraitu.

Gorria:
Eguraldia oso arriskutsua da. Bereziki larriak diren egoera meteorologikoak pronostikatu dira. Kalte material eta pertsonalen arrisku handiak daude, sarri eremu zabaletan. Prekauzio goiak hartu behar dira. Maiz eta xehetasunez informatuta mantengu espero diren egoera meteorologikoei eta bere arriskuei buruz. Aginteen agindu eta gomendioak jarraitu behar dira egoera guztietan ohiz besteko neurrietarako prest egonez.
  • Piktogramak erantsiko zaizkio mapa geografikoei adieraziz zein den egoeari atxikitzen zaion parámetro geografikoa.
  • Maila erregionalerako erantsitako informazioa eskeintzen da larritasun eta eguraldiaren aldirotasunari buruz.
  • Errepresentazio grafikoaz landa, grafikoaren azpi bezala egoera bakoitza eta larritsun mailaren irudi esanguratsu bat eskeiniko da. Irudi fotografiko horiek larritasun espezifiko-egoerari elkartutako arrisku potentziala identifikatzea eta honi buruz jendearen arreta Garate nahi dute.
  • Estatu partehartzaile baten larritasun egoerari buruzko datu-basearen informazioa ez dagoenean eguneratua, egoerari ez badagokio edo ez bada jasotzen, estatu hori eta bere herrialdeak zuriz agertuko dira.
  • Meteoalarm sisteman parte hartzen ez duten europear estatuek grisean margotuak agertuko dira Europako maparen gainean.

Erabilera adierazpen eta baldintza testuaren bertsio ingelesa da loteslea
Hizkuntza aldaketa:  | BG | BS | CZ | DA | DE | EE | EN | ES | ES | ES | FI | FR | GR | HE | HR | HU | IS | IT | LT | LV | ME | MK | MT | NL | NO | PL | PT | RO | RS | SE | SK | SL | VA